XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ibaietako ekosistemak kontserbatzeko eta kudeatzeko Foru Lege proiektu bat Parlamentuari igortzeari buruzko galderaBiltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, José Javier Sánchez Turrillas Foru Parlamentario jaunak ibaietako ekosistemak kontserbatzeko eta kudeatzeko Foru Lege proiektu bat Parlamentuari igortzeari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.
Galdera hori 1998ko martxoaren 31ko 22. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Iruñean, 1998ko apirilaren 30ean
Lehendakaria: Mª Dolores Eguren Apesteguía
Hona Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariaren erantzuna:
1.- Zer-nolako lan egin du, egiten ari da edo egiteko asmoa du Nafarroako Gobernuak duela urtebete Nafarroako Parlamentuak eskatu zion Ibaietako Ekosistemak Kontserbatzeko eta Kudeatzeko Foru Legea idazteko?
Bada denbora dezente Nafarroako Gobernuak eskutan duela eskatutako Ibaietako Ekosistemak Kontserbatzeko eta Kudeatzeko Foru Legeko proiekturako oinarria den lan-zirriborroa.
Halere, eta gai honetan dauden eskumen desberdinak (Estatuarenak eta Foru Komunitatearenak) direla eta ez direla, eta Estatu mailan ibaietako ekosistemetan eragina duten zenbait alderditan datorren aldaketa dela-eta, azken ukituak falta zaizkio oraindik zirriborro horri.